Banaketa prozesuan, petrolioaren eta gasaren garraioa, biltegiratzea eta handizkako komertzializazioa sartzen dira. Banaketa, berez, erauzketaren sektorean lortutako petrolio gordina hartu eta prozesaketa instalazioetara eramatean datza, petrolio hori eraldatu eta kontsumitzaileek eguneroko bizitzan erabiltzen dituzten askotariko azken produktuak lortzeko. Prozesu honetan garraiobide ohikoenak gasbideak dira, non petrolioa eta gasa petrolio eremuetatik findegietaraino eramaten diren, eta azkenik merkatuan banatzen.
AMPO POYAM 1971. urtetik parte hartu du banaketa prozesurako goi ingeniaritzako soluzioen diseinuan eta ekoizpenean; hala, sektoreak aplikazio kritiko eta zorrotzetarako gehien eskatzen dituen balbulen hornikuntzan dihardu, bola, konporta, globo eta erretentzio balbulen fabrikazioan espezializatuta.


























