Gas naturalaren prozesamendua prozesu industrial konplexua da. Berau gas naturala ekoiztera bideraturik dago, horretarako ezpurutasunak eta askotariko hidrokarburo ez-metanikoak eta fluidoak separatzen dituelarik.
Normalean metanoz (CH4) osaturik egoten da nagusiki gas naturala; hidrokarburo molekularik txiki eta arinena delarik metanoa. Era berean, gas naturalak badauzka hidrokarburo gaseoso astunagoak ere kantitate aldagarritan, hala nola gas azidoak eta beste gas batzuk, esaterako: nitrogenoa eta helioa, ura, hidrokarburo likidoak eta, zenbait kasutan, merkurioa.
Gas naturalaren prozesaketak, kalitate estandarrak lortu eta gas hori gasbideen bitartez garraiatzea du xede gaur egun. Praktika hori konplexu samarra izan daiteke, eta normalean askotariko ezpurutasunak desagerrarazteko lau prozesu nagusi barne hartzen ditu:
- Petrolioa eta kondentsatuak desagerraraztea
- Ura desagerraraztea
- Gas naturalaren likidoak separatzea
- Sufrea eta karbono dioxidoa desagerraraztea
Modu asko dago gas naturalaren prozesaketan erabilitako askotariko prozesu unitarioak konfiguratzeko. Ondoan dagoen blokekako fluxu diagraman, elkarrekin ez dauden gas putzuetako gas naturala prozesatzeko ohiko konfigurazio orokortua ikusi ahal izango duzu. Bertan azaltzen da nola prozesatzen den gas naturala kontsumorako gas bihurtu arte eta gasbideen bitartez azken erabiltzaileen merkatuetara garraiatu arte. Halaber, gas naturala prozesatzeak honako azpiproduktu hauek produzitzen dituela ere azaltzen du beheko irudiak:
- Gas naturalaren kondentsatua
- Sufrea
- Etanoa
- Gas naturalaren likidoak (GNL): propanoa, butanoa eta C5+.

































































