Tximeleta balbulak
FUNTZIOA:

Tximeleta balbulak oso moldagarriak dira, eta fluxua isolatzeko edo erregulatzeko erabili daitezke. Beste balbula mota batzuek baino pisu txikiagoa dute, eta nahiko presio jaitsiera baxuak behar dituzte. Abantaila ugariren artean, hauek aipatu ditzakegu: ardatza gutxiago erabiltzea eta higatzea, marruskadura gutxiago eta ondorioz pare txikiagoa, eragingailu merkeagoa, etab. Horren guztiaren emaitza balbula oso erabilgarria da.

Gas materialekin zein material likido edo solidoekin erabili daitezke.

ZERGATIK AMPO POYAM VALVES?

Gure balbulak kontu handiz diseinatu eta fabrikatzen dira, bizitza baliagarri luze batean zehar fidagarritasun handiagoa lortzeko, baita oso aplikazio exijenteetan ere.

AMPO POYAM VALVESen diseinuek ezaugarri hauek dituzte:

  • Mantentze lan erraza
  • Haizatzearen aurkako diseinua
  • Zigilatzeko azalera guztiz mekanizatuak
  • Bizitza baliagarri luzea
  • Mantentze lanen kosturik txikienak
  • Tenperatura baxuetarako prestazio bikainak
  • Iztuparen kokapen berritzailea
EZAUGARRI NABARMENAK:

AMPO POYAM VALVESek oso soluzio ekonomikoak eskaintzen ditu, mantentze lanik behar ez duen diseinuarekin eta tenperatura kriogenikoetan “Zero ihes” ahalmenarekin.

Igorpenen maila baxua bermatzeko diseinatuta dago iztupa, GRAPHOIL material bereziaren edo bezeroak zehazten duen beste edozein materialen erabilerari esker. Hori guztia eraztun malguak eta hariztatuak uztartuz. Baina mekanizatutako azaleren kalitatea da igorpenak galarazten dituena. AMPOk saiakuntzetarako instalazio bereziak ere diseinatu ditu, paketadura mota desberdinak eta homologazio prozesuak probatzeko.

AMPO POYAM VALVESek fabrikatzen dituen balbulak hainbat mekanismorekin ekipatu daitezke: bolanteak, inpaktuekiko bolante erresistenteak, erreduktoreak, eragingailu elektrikoak, eragingailu hidraulikoak edo eragingailu pneumatikoak. Balbula motorizatuak eragingailuak instalatuta dituztela entregatzen dira, eta estutzeko eta posizioko mugak ere behar bezala doituta daudela.

Tximeleta balbulak bridadun diseinuetan edo soldadurakoetan eskuratu daitezke, bezeroaren eskariaren arabera. Diseinu soldatuaren aukerak mantentze lanak egiteko balbuletara iristea ahalbidetzen du, gorputza ebaki beharrik gabe, Top Entry diseinuari esker.

Atzera
loading