Konporta Balbulak
FUNTZIOA:

Konporta balbulak betekizun hauek daudenean erabiltzen dira: fluxuaren erresistentzia baxua, diseinu sinplea, ahalmen handia, kostu baxua eta itxitura hermetikoa.

Konporta balbulen ezaugarri nagusiak dira konportaren eta asentuen artean zigilatzeko azalerak. Balbulen asentuek ziri forma hartu dezakete, edo paraleloki jarri daitezke. Konporta balbulak batez ere fluidoen fluxua ahalbidetzeko edo galarazteko erabiltzen dira.

ZERGATIK AMPO POYAM VALVES?

50 urte baino gehiago daramagu konporta balbulak diseinatzen eta fabrikatzen. Horren emaitza da kalitate, fidagarritasun eta itxieraren eraginkortasun mailarik handiena dakarren diseinu eta produkzio prozesu bat edukitzea. AMPOn 72 hazbeterainoko balbulak garatzen ditugu, eta balbula txikien fabrikazioak oso lehiakorra izaten jarraitzen du, prozesuan eta produktibitatean egindako hobekuntzei esker.

AMPOn fabrikatzen diren konporta balbulen ezaugarriak dira: ardatz altxagarria, kanpoko ardatza eta brida duen diseinua, eta ziri malguko diseinua.

Halere, gure ingeniari taldeek bezeroek diseinuan eskatzen duten beste edozein parametro egokitu dezakete. Malgutasun horri esker, liderrak gara aplikazio eta baldintza berezietarako balbulen sektorean.

EZAUGARRI NABARMENAK: AMPO POYAM VALVESen diseinuek ezaugarri hauek dituzte:
  • Mantentze lan erraza
  • Haizatzearen aurkako diseinua
  • Zigilatzeko azalera guztiz mekanizatuak
  • Bizitza baliagarri luzea
  • Mantentze lanen kosturik murritzenak
  • Tenperatura baxuetarako prestazio bikainak
  • Iztuparen kokapen berritzailea
Atzera
loading