ZERBITZU KRIOGENIKOA

ZERBITZU KRIOGENIKOA

MUNDUKO LIDERRA
ZERBITZU KRIOGENIKOAN

Balbula kriogenikoen fabrikazioan dugun 30 urtetik gorako esperientziaren ondorioz, liderrak gara gas natural likidotuaren (GNL) merkaturako espezifikazio altuko balbulen diseinu eta fabrikazioan. Bereziki, top entry eta split-body motako boladun balbula kriogenikoen eta konporta, globo eta erretentzio balbula kriogenikoen fabrikatzaile gisa.

Merkatuko fidagarrienak eta seguruenak kontsideratzen dira gure balbulak. Gure esperientziak, gure erreferentziek, gure balbulen bizitza baliagarriek eta, nola ez, daukagun fabrikazio prozesu erabat integratuak, eman digute kontsiderazio hori.

AMPO POYAM VALVESek teknologia maila altuko balbulak fabrikatzen ditu, prestaziorik onenekin eta mantentze kosturik baxuenekin.

APLIKAZIOAK

Zerbitzu kriogenikorako balbulak GNL (gas natural likidotua) eta PGL (petrolio-gas likidotua) terminaletan erabiltzeko eta garraio ontzietan erabiltzeko pentsatuta daude bereziki. AMPOk GNLaren eta PGLaren kate osorako balbulak fabrikatzen ditu, ondorengo aplikazioetan aurkitu ahal izaten direlarik: gasa lortzeko ganberetan, garraio hodietan, likidotzeko prozesuan, garraio itsasontzietan, ekoizpen, biltegiratze eta deskargarako unitate flotatzaileetan (FPSO), birgasifikatzeko terminaletan, eskari maximoetarako plantetan (peak shaving plant); biltegiratzeko andeletan, etab.

Gure balbulak, halaber, behe tenperaturetan erabiltzen dira eta irtenbiderik onena ematen dute hainbat erabileratan, hala nola etilenoarekin, oxigenoarekin, nitrogenoarekin, planta petrokimikoetan edo findegietako prozesu berezietan.

Atzera
loading