Tenperatura altuko zerbitzua

Tenperatura altuko zerbitzua

TENPERATURA ALTUETARAKO
BALBULETAN, LIDERRA

Balbulak fabrikatzen 50 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, AMPO POYAM VALVES liderra da tenperatura altuetan lan egingo duten bola, globo, konporta eta erretentzio balbulen fabrikatzaile gisa, eta kalitatean eta berrikuntzan ere zalantzarik gabeko lidertzat jotzen dute. 1964az geroztik, gure enpresa gaitasun tekniko aurreratuak garatzen ari da eta berrikuntza jorratzen dugu, teknologia maila altuko balbulen eskaintza handitzen joateko helburuarekin.

APLIKAZIOAK

Balbula hauek zentral elektrikoetan, findegietan, ongarri kimikoen plantetan, petrolio hodietan, altzairu fabrikazioan eta etileno gailuetan erabiltzen dira. Hona hemen tenperatura handietan lan egiteko balbulen aplikazioen adibide batzuk:

  • PETROLIO GORDINAREN KARGA:Tenperatura altuetan (510ºC-ra arte) crackinga pairatzen duen petrolio gordina eta Kokearen eraketa, Findegietako Kokizazio Atzeratuen Unitateetan.

    Soluzioa:AMPO POYAM VALVESen ar balbula (lift plug) ez lubrifikatuak, goranzko ar sistemarekin eta puga, drainatze eta garbiketa zerbitzuarekin funtzionatzen dutenak.

  • PITZADURA HIDROGENOAGATIK:Altzairua hidrogenoa dagoen ingurune batean eta tenperatura eta presio handian badago, gerta daiteke hidrogenoak altzairua erasotzea. Altzairuak hidrogenoa xurgatzen du, eta hasieran altzairua berdin dagoela ematen badu ere, egia da bat-batean indarra eta harikortasuna galtzen dituela. Hidrogenoak karburoekin erreakzionatzen du altzairuaren barruan. Eraso atzeratu hori planta petrokimikoetan gertatzen da, leku horietan hidrogeno emariak eta hidrokarburoenak tenperatura eta presio altuetan egon ohi dira eta.

    Soluzioa:Materialaren hautaketa eta gomendioa, eta saiakuntza bereziak egitea Hidrogenoak Eragindako Haustura murrizteko (FIH).

  • POLISILIZIOAREN EKOIZPENA:Prozesuak klorosilanoaren kimikaren gaineko ezagutza aditua edukitzea eskatzen du, baita esperientzia handia izatea ere tenperatura eta presio handietan arriskutsuak diren gasetarako balbulen manipulazioan.

    Soluzioa:AMPO POYAM VALVESek asentu metalikoak eta nikel oinarriko aleaziozko malgukia duten boladun balbulak eskaintzen ditu (Incoloy 800H) eta balbula horiek garbiketarako eta koipegabetzeko zerbitzu berezia dute.

  • LURRUNA:650ºC-ko tenperaturan funtzionatzen duten balbulei tenperatura alturako balbulak deitzen zaie. PN6.4MPa-ko presiopean funtzionatzen duten balbulei aldiz, presio altuetarako balbulak.
  • BESTE ZERBITZU BATZUK: Tenperatura altuko zerbitzuetarako balbulak honako alderdi hauek kontuan hartuta diseinatzen dira: Balbularen sendotasuna, materialak, operatibitatea, asentu mota, tenperaturaren transmisioa, etab.
    Horrez gain, kontuan hartu behar da sarritan tenperatura handiekin batera presio handiak ere egon ohi direla. Sarritan, turbina, ponpa edo beste gailu batzuei konektatuta dauden eta presio igoera izan ohi duten edo tenperatura handietan funtzionatu ohi duten plantetako prozesuei lotuta egoten dira zerbitzu horiek.
Atzera
loading