Presio altuetarako zerbitzua

PRESIO ALTUETARAKO ZERBITZUA

ESPERIENTZIA ZABALA PRESIO
ALTUETARAKO ZERBITZUETAN

Balbulen fabrikazioan 50 urte baino gehiagoko esperientziarekin, presio altuetarako zerbitzua gure bezeroen ohiko betekizunetako bat bihurtu da. AMPO POYAM VALVES munduko liderretako bat kontsideratzen da presio altuko zerbitzurako boladun balbulak eta globo, konporta eta erretentzio balbulak “Pressure Seal” diseinuarekin fabrikatzen dutenen artean. Kalitatean eta berrikuntzan lidertzat jotzen dute. 1964az geroztik, gaitasun tekniko aurreratuak garatzen ari gara eta berrikuntza jorratzen dute, teknologia maila altuko balbulen eskaintza handitzen joateko.

APLIKAZIOAK

Presio altuko zerbitzurako balbulak tenperatura eta presio handietan lan egiteko diseinatuta daude. Esaterako, lurrun produkziorako plantetan, industria prozesamendu edo prozesamendu kimikorako plantetan, energia termikoko zentraletan eta prozesatzeko beste unitate batzuetan.

Presio handitarako ditugun balbulak, ANSI, API, ASME, ASTM, BS eta MSS arauen araberako zigilatze eta funtzionamendua bermatzeko moduan diseinatu, fabrikatu eta egiaztatu dira. AMPO POYAM VALVES gai da, baita ere, bezeroek banan-banan eskatzen dituzten betekizunei eta zehaztapenei erantzuteko, haiek eskatu ahala.

Urte asko dira AMPO POYAM VALVESek presio altuko balbulak fabrikatzen dituela, beraz, hori kontuan hartuta, balbula mota hori fabrikatu, ikuskatu eta probatzeko ditugun zerbitzu propioez gain, fabrikatzaile moduan ere esperientzia handia dugu, eta iada mota horretako milaka balbula salduta ditugu mundu osoan, konpainia ezagunei.

AMPO POYAM VALVESek presio altuko zerbitzurako balbulak mundu osoan daude instalatuta, hainbat eremutako aplikaziotarako:

  • Petrolio eta gas zulaketa/ekoizpena
  • Petrokimika
  • Hodiak (gas naturala)
  • Hodiak (petrolioa /likidoak)
  • Energiaren ekoizpena
  • PTA
  • Zerbitzu urratzaile eta korrosiboak
  • Findegiak
  • Tenperatura altuak
  • Prozesu geotermikoak
  • Azido fluorhidrikoaren prozesamendua
  • Itsas plataforma (offshore)
  • Itsasoa
  • Meatzaritza
  • Produktu kimikoak
  • Farmazia
Atzera
loading