LOHI ZERBITZUA
1973AZ GEROZTIK,AKTIBOKI PRESENTE
Lohi zerbitzuak, solido esekiak dituzten fluido urratzaileko zerbitzuak izaten dira funtsean; lohiaren garraioa konplikatua izaten denean eta ekipoek diseinu berezi eta iraunkorrak behar dituztenean.
Lohi zerbitzuan muturreko baldintza batzuk daude: presio altua, tenperatura altua, korrosioa, urradura, higadura, produktu azidoak, ingurune hilkorrak, eta solido astunen metaketa, besteak beste.
Lohietarako boladun balbulak hainbat zerbitzu kritikotan erabiltzen dira, hala nola autoklabeetan, erredukzio zuzeneko burdinean (HRD), meatzaritza sektoreko lohien garraiorako hodietan (kobrea, burdina, urrea eta zilarra), eta baita solido esekiak dauden zerbitzu zorrotzetan ere. Esaterako, petrolio findegietako hidrogeno bidezko crackingean.
AMPO POYAM VALVESek bola eta angelu balbulen gama zabala diseinatu eta fabrikatzen du lohietarako, eta oso eskakizun zorrotzak dituzten hainbat zerbitzutarako balbulak saltzen ditu. Esaterako, tenperatura altuetan eta fluido urratzaile, korrosibo edo higatzaileekin eta solidoekin lan egiten dituzten zerbitzuetarako. Adibidez, meatzaritzan, petrolio eta mineral findegietan, etab.




















