ITSAS URETARAKO ETA INGURUNE KORROSIBOETARAKO ZERBITZUA:
AZALPENAIngurumenaren aldaketaren ondorioz geroz eta leku lehor gehiago dago eta leku horiek gero eta mortuago daude. Ur baliabiderik ez egoteak ekarri du prozesuetan jatorrizko iturri gisa itsasoko ura erabiltzea. Halere, eta zerbitzuak itsasoko urarekin erabiltzeko aukera asko dagoen arren, baliabide horrek eskakizun oso zorrotzak planteatzen ditu daukan inguruneari eta ondorio korrosiboei dagokienez.
Gaur egun, ura gatzgabetzeko plantetan erabiltzen dira gehienbat itsasoko urarekin eta elementu korrosiboekin erabiltzeko diren balbulak. Halere, badira beste aplikazio batzuk itsasoko ura gatzgabetu gabe erabiltzen dutenak. Horren adibide da meatzaritzaren sektorea; kasu honetan, itsasoko ura mineralekin nahasten da, lohiek ur portzentaje handia behar dutelako hodietatik garraiatu ahal izateko.
































