BERE HISTORIAKO BALBULA OSAGAIEN ESKARIRIK HANDIENA LORTU DU AMPO GALDATEGIAK

Frantziako balbula ekoizle batek AMPO galdategian jarri du konfiantza Txinako birfindegi batean instalatuko diren segurtasun balbulen osagai ugari produzitzeko, zeintzuk balio erantsi altuko konponenteak izango diren. Ingeniaritza italiar esanguratsu bat ari da egun Txinako birfindegi hau eraikitzen. AMPO galdategiak bere 56 urteko historian lortu duen kontraturik handiena da honako hau.

Proiektu honetarako aipaturiko balbulen 642 gorputz eta 160 pistoi garatu eta produzitzeko hare bidezko moldeaketa eta zentrifugatuko punta-puntako teknologiak erabiliko ditu fundizioak. Hare bidezko moldeaketa instalakuntzetan hilean 340 tona ekoizteko ahalmena dauka AMPOk eta bertan 5 tona bitarteko piezak ekoiztu ditzake. Bestalde, zentrifugatuko produkzio lerroak, zeinek hilean 450 tona ekoizteko ahalmena duen, 100 eta 670mm bitarteko kanpo diametroko piezak produzitu ditzake zentrifugatu horizontalaren prozesua erabiliz eta bestalde, 430 eta 1200mm bitarteko kanpo diametroko piezak, zentrifugatu bertikaleko prozesua erabiliz.

Birfindegi honetan instalatuko diren balbula osagai ezberdinek 24kg eta tona bat bitarteko pisua izango dute.

Hau guztiaz gain, osagai batzuk mekanizazioko gure instalazio berrietan mekanizatuko dira, non makina-erraminta adimentsuenak ditugun eta baita soldadura bidezko estaldura teknologia berritzaileak ere. Segurtasun balbulen osagaiak oso konponente kritikoak izaten direnez gainera, baimendutako laborategietan proba sakonak egingo dizkiegu, gure osagaien fidagarritasuna bermatzeko helburuarekin.

Gure ahalmen teknologiko eta esperientzia zabalak, proiektu honen entrega epe zorrotzarekin erraz betetzea ahalbideratuko digu.

Segurtasun balbulek, aplikazio zorrotz eta kritikoenetan aparteko errendimendua eta fidagarritasuna eskaini behar diete bezeroei eta hau dela eta, oso garrantzitsua da konfiantzazkoa den galdategi bat bidelagun izatea. AMPO balio erantsi altuko osagaietan aditua da eta esperientzia zabala du zerbitzu zorrotzenetarako osagai konplexuenen garapenean.

Bezeroek ezagutza eta ingeniaritza zerbitzu aurreratuenak aurkituko dituzte AMPOn, besteak beste merkatuko balio erantsi altuko osagai fidagarrienak eskaintzeko gai baita

loading