“Gerriko Ikerlan” lehiaketa babesten du AMPOk. Lehiaketa honen helburua, Goierriri eta bertoko herritarrei buruzko ikerketa-lanak bildu eta argitaratzea da. Lehiaketa horretara aurkeztu ohi diren ikerketa-lanak Goierrirekin loturiko edozein arlo edo zientziari buruzkoak dira: antropologia, toponimia, literatura, osasuna, industria, nekazaritza, biologia, historia, ekonomia, medikuntza, ingeniaritza, zuzenbidea, pedagogia, psikologia, filosofia edo informatika, besteak beste.
Ekimen horren bidez, AMPOk bailarako ikerketa zientifikoaren lanak sozializatu nahi ditu.