AMPOk konpromiso irmoa dauka prestazio handiko produktuekin, eta horren emaitza soldadurarako teknologiarik eta soluziorik onenak dira:
- Gure teknologia aurreratuek eta gure produktibitate handiak aukera ematen diote AMPOri edozein material motaren gainean soldadura bidez edonolako estaldurak egiteko (tungsteno karburoa, kromo karburoa, etab.), ahalik eta azkarren erantzunez eta material bereziak erabiliz.
- AMPOk estaldura mota desberdinak eskaintzen ditu, neurri, presio, tenperatura eta materialaren arabera, horien artean: Stellite 6, Ultimet, Nikel, Inconel 625, Incoloy 825, Colmoloy, kobre-nikela, etab. Horiek hainbat prozeduraren bitartez aplikatzen dira, hala nola: txapaketa, HVOF proiekzio termikoa eta PTA soldadura (transferitutako arku plasma bidezko soldadura edo Plasma Trasfer Arc Welding ingelesez).
- Prozesu eta aplikazio berezietarako, estaldura eta tenple desberdinak erabiltzen dira zigilatze eta kontaktu guneetan, hainbat ezaugarri emateko: antikorrosiboa, higadurarekiko erresistentzia, tenperatura altuekiko erresistentzia, kokizazioaren aurkakoa, etab. Gure zerbitzu teknologikoak eta ikerketa zentro esanguratsuak lankidetza sendoan jarduten dute proiektu guztietan, tratamendu bereziak diseinatzeko. Esaterako, plasma bidezko nitrurazioa, estaldura mekanikoak eta PVD estaldurak.