Ekoizpen Fabrikak
Ekoizpen Fabrikak
AMPOREN EGOITZA NAGUISA
AMPOren egoitza nagusia Idiazabalen (Espainia) kokatzen da eta 45.000 metro karratuko azalera dauka gutxi gorabehera. Ondorengo instalazioak aurkitzen dira bertan:
- Gure galdategi propioa: AMPOk lau ekoizpen lerro ezberdin eskaintzen ditu (Hare bidezko moldeaketa, Moldeaketa Zeramikoa, Hodi Zentrifugatua, SCC), guztiak teknologia aurreratuenekin eta hilean 1100 tonako produkzio kapazitate global batekin. AMPO Europako galdategi onenetakoa kontsideratzen da egun.
- Punta-puntako teknologiadun mekanizazio instalakuntzak: AMPO galdategiak erabat mekanizaturiko konponenteak eskaintzen ditu, bezeroei balio erantsia eskainiz; euren kostu totalak eta entrega epeak murrizteko aukera emanez eta kalitate kontrol zorrotzagoak jarraituz. Honez gain, gure bezeroei zerbitzu hobea eta mekanizazio ahalmen handiagoa eskaintzeko helburuarekin, mekanizazio planta berri bat eraikintzen ari gara Idiazabalen. Fabrika berri honek 12.500 metro karratu edukitzeaz gain, punta-puntako mekanizatuko makinak izango ditu.
- Entsegu Ez Suntsitzaileak burutzeko Proba bankuak: X izpiak, Likido sarkorrak, Partikula magenitikoak, Ultrasoinuen bidezko entseguak, PAMI, dekapatua eta kontrol tridimentsionala burutzeko proba bankuak, hain zuzen.
- Balbulen muntaia, proba banku, pintura eta bidalketarako instalakuntzak: guztiak daude teknologia aurreratuenekin ekipaturik eta erabat integraturiko prozesu baten ahalmena ematen digu.
- “Sormenaren Etxea” 2014.urtean inauguratua izan zen, ideia kreatiboak garatzeko helburuarekin. Bertan ondorengo txokoak aurki daitezke: museoa, sormena lantzeko guneak, bilera gelak, aurkezpenak burutzeko gelak, behatoki bat, negutegi bat, etab.
AMPO Bilbotik (Nazioarteko Aireportua) ordu betera dago kokatuta eta ondorengo leku garrantzitsuetatik distantzia hauetara: Iruñeatik 65km-ra, Donostiatik 45 km-ra eta Frantziako mugatik 70 km-ra.
AMPO INDIAko planta Coimbatoren (India) dago kokaturik 2008.urtetik.
2017.urtean planta berri bat inauguratu dugu bertan, %100ean gure jabetzakoa dena, eta 15.000 metro karratuko azalera duena. Fabrika berri honek ondorengo instalakuntzak ditu:
- Balbulen muntaia, proba banku, pintura eta bidalketarako instalakuntzak.
- Bezeroen arretagune bereziak.
Hemendik aurrera Idiazabalgo kooperatibak 72” tamaina bitarteko balbulak ekoiztu ahal izango ditu Indiako lantegian, zein Idiazabalgo plantaren kopia zehatz bat den. Horretarako merkatuko ekipo aurreratuenak dauzkate; 50 tonako garabiak, 2500 librako balbulak probatzeko proba bankuak, etab.