GOIERRIKO ENPRESA EKIMEN BERRIENTZAT SARIAK

Goierriko Garapen Agentziak antolatu ohi dituen “Enpresa Ekimen Berriak” sarien banaketa babesten du AMPOk.

Lehiaketak 18 urteko historia dauka eta hainbat kategoriatako proiekturik onenak saritzea ez ezik, eskualdeko enpresen eta ekintzaileen ideiak ezagutaraztea eta ideia horiek enpresa gauzatzeko tresna izatea ere ditu helburu. Hori guztia, eskualdeko lana eta aberastasuna sustatzearren.

Sari-banaketan bi kategoria hauek daude:

  • Enpresa-ekimeneko proiekturik onena. Bailaran ekintzailearen irudia sustatzea da asmoa, baita, proiektu berritzaile, sendo eta bideragarrien bitartez, aberastasuna sortzea ere.
  • Enpresa barruko berrikuntza-proiekturik onena. Berrikuntza sustatzen du eskualdeko enpresa txiki eta ertainen produktuetan, prozesuetan, merkatuetan edo antolaketan, besteak beste.
loading