AMPOKO JUBILATUEN EGUNA

Urteroko legez, urriaren 3an AMPOko jubilatuen eguna ospatu genuen. Egun berezi honen helburu nagusia egungo bazkideen eta jubilatuen arteko loturari eustea da.

Guztira 100 jubilatu inguruk parte hartu zuten egun berezi honetan eta goizean goiz AMPOn bertan elkartu ginen eurekin. Bertan kooperatibaren egungo egoeraren eta etorkizuneko proiektuen berri eman zieten Kontseilu Errektoreko Idazkari den Iurgi Larrañagak eta AMPOko Koordinatzaile Orokorra den Ibon Imazek. Besteak beste, sektorearen egoera azalduz, 2019ko hito nagusienak aipatuz eta etorkizunera begira lantzen ari garen proiektuak ere eurekin konpartituz. Aurkezpenaren ostean, mekanizatuko planta berria bisitatzeko aukera ere izan zuten; makina berriak, pieza berri eta konplexuak, soldadurako instalakuntza berriak, etab. ikusi zituztelarik.

Honen ostean, IRIZAR-en Ormaiztegiko planta ezagutzeko parada ere izan genuen, Goierriko punta-puntako kooperatiba bat. Autobusak nola fabrikatzen dituzten ikusteaz gain, euren nondik-norakoak ere ezagutu zituzten gure jubilatuek.

Azkenik Lierniko Mujika jatetxean bazkari eder batekin eman zitzaion egun zoragarri honi amaiera.

loading