AMPO POYAM VALVES, VALVE WORLD KONFERENTZIETAN

Noiz

Azaroaren 30ean, goizeko 11.50etan

Non

Valve World Conference Lounge – Room 2
Gela Düsseldorf-eko erakustazoka gunean
Düsseldorf (Germany)

Zer

Produktu garapenean lan egiten duen Leire Colomok ondorengo konferentzia aurkeztuko du: “Pareen areagotzea, balbuletako iztuparen estutze sendoaren ondorioz”.

Egungo balbulen merkatuan maiz eskatzen dira entsegu ereduak balbulen diseinu ezberdinak arau eta espezifikazio ezberdinen arabera homologatzeko.

Barne estankotasun eta emisio fugitiboen gaiak entsegu programa hauek kubritzen dituzten gaiak izaten dira normalean. Desberdintasunak existitzen dira ensegu programa ezberdinetako probetan erabilitako fluido, ziklo termiko eta mekaniko, eta fugen inguruko tolerantzien inguruan, baina bestalde badauzkate hainbat puntu amankomunean: guztiek erabiltzen dute gas lehorra probetarako fluido bezala eta ingurugiro tenperaturan 100 ziklo mekaniko baina gehiago burutzea exigitzen dute.

Grafitozko iztupa duten balbulek, eje eta taparen artean estankotasuna ematen dela ziurtatu eta emisio maila minimoak lortu ahal izateko, maniobra pare altuak behar izaten dituzte. Bira laurdeneko balbuletan aldiz, maniobra pare hauek, testeoko beste hainbat parametroekin konbinatuta (zikloen abiadura edota balbulen materiala), balbulen pareen grafikoetan gehikuntza garrantzitsuak ematera ekarri dezakete. Konferentzia honetan zergatia azalduko dugu.

loading