AMPO POYAM VALVES, VALVE WORLD ERAKUSTAZOKAN

Noiz

Azaroaren 29tik abenduaren 1era

Non

Hall 3 – Stand: 3E93
Düsseldorf-eko erakustazoka gunean
Düsseldorf (Alemania)

Zer

VALVE WORLD industriako feriarik garrantzitsuenetarikoa da eta horrexegatik parte hartuko dugu bertan hirugarren aldiz, stand propio batekin.

Bertan gure produktu batzuk aurkituko dituzue ikusgai, nahiz eta katalogo osoaren inguruko informazioa ere aurkitu ahal izango den bertan: Pressure Seal diseinuko goi-presioetarako balbula, Top Entry erako boladun balbula bat eta amaitzeko, hiru piezatako forjaturiko balbula bat.

Bestalde azpimarratzekoa da bisitariek gas natural-eko planta batean barneratzeko aukera izango dutela, horretarako Errealitate Birtualeko OCULUS betaurrekoez baliatuko garelarik.

Amaitzeko balbulen monitorizaziorako garapen berri bat aurkeztuko dugula ere aipatzea gustatuko litzaiguke, mantenimendu prebentiboa egitea ahalbideratuko duen gailu bat, hain zuzen.

loading