AMPO POYAM VALVES-EK BERE BALBULETAKO DISEINUETAN FSI MODELAZIOA ERABILTZEN DU

Balbula industrialak baldintza eta aplikazio zorrotzetarako diseinatuta daude. AMPO POYAM VALVES-ek 55 urteko esperientzia du zerbitzu zorrotzetako balbulen diseinu eta garapen arduratsuan, balbula hauen fidagarritasuna bermatzeko.

Zenbakizko modelizazioak funtsezko eginkizuna du balbulen diseinuan. Egiturazko simulazioek balbularen osagaien osotasuna bermatzen dute baldintza zorrotzetan, baita barneko eta kanpoko zigilatzearen errendimendu egokia ere. Balbularen egituraren eta hortik igarotzen den fluidoaren analisi independente bat ezin da adierazgarria izan bi elementuen arteko elkarreragin handia gertatzen denean. Muga horiei aurre egiteko, fluido-egitura (FSI) modelizazio-teknikak erabil daitezke, bi elementuen elkarrekintza eta portaera integratzeko aukera emanez.

Norabide bakarreko FSI modelizazioaren arabera, elementuetako bati (fluidoa edota egitura) bestearen emaitzek eragiten diote, adibidez, balbulen berotze- eta hozte-prozesuek.

Bi norabideko FSi modelizazioak bien arteko elkarrekiko eragina hartzen du kontuan. Adibide argia da balbulak denboran zehar egiten duen maniobraren analisia: balbularen egitura deformatu edo desplazatu egiten da fluidoak eragiten duen presiopean, eta, aldi berean, fluidoa maniobraren berezko geometria-barrunbeen aldaketetara egokitu behar da. Beste kasuistika batzuk estankotasunaren analisia, solido esekiak dituzten zerbitzuen analisia, etab. izan daitezke.

AMPOn badakigu gure bezeroen beharrei irtenbide pertsonalizatuak emateko tresna hauek balio erantsia ematen dutela. Horregatik, gure berrikuntza taldeak FSI modelizazio-teknikak aplikatzen ditu balbulak diseinatzeko fasean, zerbitzuaren eskakizunen arabera.

loading