AMPO GALDATEGIAK KONPRESORE OSAGAIAK HORNITU DITU

Europan egoitza nagusia duen konpresore ekoizle amerikar batek AMPOrengan jarri du konfidantza, erdi-amaituriko galdaketa osagai ugari ekoizteko.

AMPOk gaur egun lau produkzio lerro ezberdin ditu bezeroei ahalik eta aukera zabalena eta soluziorik hoberenak eskaintzeko: hare bidezko moldeaketa, moldeaketa zeramikoa, SCC eta hodi zentrifugatua. Proiektu honetarako osagaiak garatu eta produzitzeko Moldeaketa zeramikoaren teknologia erabili du, zeinaren bidez geometria konplexuko eta tamaina handiko piezak eskaini ahal dituen. Moldeaketa lerro honek automatizazio maila esanguratsu bat dauka gainera eta honek lehiakortasuna areagotzea ahalbideratu dio AMPOri.

Konpresoreetarako osagai hauek neurrira ekoiztu ditu AMPOk, bezero amerikarraren eskakizunekin bat eginez. Honez gain aipatzekoa da proiektu honetan Zerbitzuak berebiziko garrantzia zuela bezeroarentzat, eta AMPOren “modelorik gabeko teknologia”-ren bidez, hornitzaile nahiz bezeroak euren plazo konpromisoak bete ahal izan dituzte. Duela hilabete gutxira arte pentsaezina zen honelako entrega epeak eskaintzea.

loading