AMPO GALDATEGIAK HIRIAK BEROTZEKO SISTEMETARAKO BALBULEN OSAGAIAK HORNITUKO DITU

Hirietako berogailu sareetarako balbulak hornitzen dituen nazioarteko ekoizle nagusi batek (zentral termikoetatik hasi eta ponpaketa estazio nahiz eraikinetara arteko balbulak ekoizten dituen enpresa batek, hain zuzen) tamaina handiko (>DN1000) eta altzairu herdoilgaitzeko osagaiak ekoizteko eskaria luzatu dio AMPO galdategiari, pieza guztiak pre-mekanizaturik entregatu beharko dituelarik.

Bezeroei ahalik eta aukera zabalena eta soluzio hoberenak eskaintzeko helburuarekin, lau produkzio teknologia lerro ezberdin ditu galdategiak egun. Kasu honetan, proiektu berri hau aurrera eramateko, hare bidezko moldeaketa instalakuntzak erabiliko ditu eta aipatzekoa da osagai guztiak 5 ardatzeko mekanizazio zentro batean pre-mekanizatuak izango direla. Mekanizazio zentro honek FMS sistema izango du (Flexible Manufacturing System). Gainera aipatzekoa da momentu hauetan 12.500 metro karratuko azalera duen mekanizazio pabilioi berriaren eraikuntzarekin amaitzen ari dela AMPO, non merkatuko mekanizazio makinarik berritzaileenak izango dituen. Mekanizaturiko osagaiek balio erantsi altuagoa eskainiko diete bezeroei, euren kostu eta entrega datak murriztea ahabideratuz eta era berean, kalitate kontrolak ere hobetzea ahalbideratuz.

Bezero honi hornituko dizkion osagaien pisua 600 kgs eta 1.2 tona bitartekoa izango da.

Bezeroek merkatuko jakintza tekniko eta ingeniaritza zerbitzu aurreratuenak aurkituko dituzte AMPOn eta baita hiri berokuntzarako soluzio fidagarrienak ere; hiri berokuntza sareetarako, zentral termikoetarako eta eraikinak berotu eta hozteko barne sistemetarako galdategi soluzio fidagarrienak, hain zuzen.

loading