AMPO FOUNDRY, VALVE WORLD KONFERENTZIETAN

Noiz

Abenduaren 1ean, goizeko 11.30etan

Non

Valve World Conference Lounge – Room 3
Gela Düsseldorf-eko erakustazoka gunean
Düsseldorf (Alemania)

Zer

Mikel Pujanak, AMPO fundizioko salmenta koordinatzaileak, “Shaped Centrifugal Casting”-aren inguruko konferentzia aurkeztuko du. Hain zuzen ere, fundizioak garatu duen prozesu berriaren inguruko hitzaldia emango du.

Teknologia berri honek balbulen konponente diren gorputz eta adaptadoreak zentrifugatu bidez lortzea ahalbideratzen du, %70-80ra iristen diren errendimenduak lortuz eta hau bezeroentzat prezio lehiakorragoetan ondorioztatzen delarik.

Lehiakortasunean hobetzeaz gain, prozesu honek kalitate hobekuntza garrantzitsu bat ere ahalbideratzen du. Hare bidezko prozesua zentrifugatu prozesuagatik aldatuz, hare inklusioak ekiditen dira, indar zentrifugoaren ondorioz erretxupeak ekiditen dira eta alimentazioak behar izaten ez direnez, mozketa prozesuan eman ohi diren bero aportazioak ekiditen dira. SCC prozesua erabat martxan dago AMPOn eta fundizioak iada konponente fidagarri ugari hornitu ditu merkatuko enpresa liderrentzat.

loading