AMPO ETA CTI-REN ARTEKO LANKIDETZA TEKNOLOGIKORAKO AKORDIOA

 AMPO eta CTI-k (Casting Technology International) lankidetza akordio bat sinatu berri dute, zeinaren arabera CTI-k aholkularitza zerbitzu funtzionalak eskainiko dizkion AMPO galdategiari. Helburua bezeroei balio erantsi altuagoko soluzioak eskaintzea izango da.

Akordio honek merkatuko soluzio berritzaile eta fidagarrienak eskaintzen jarraitzea ahalbideratuko dio AMPOri, horretarako ikerketa lerro ezberdinak garatuko dituelarik CTI-rekin elkarlanean. Tartean, gai hauen ingurukoak; Moldeaketa zeramikoa, SCC prozesua, aleazio altuko altzairuak, eredurik gabeko teknologia, brontzezko konponenteen ekoizpena, etab.

AMPO galdategiak, material berezietan ekoiztutako osagaietan lider denak, CTIrengan konfidantza jarri izanaren arrazoiak euren jakinduria eta galdaketa soluzio aurreratuenen garapenean duten esperientzia izan dira. Proiektu honekin salto teknologiko bat gehiago ematea aurreikusten du kooperatibak, horretarako CTI-k aeronautika bezalako sektoreetan aurrez inplantaturiko jakintza eta metodologiak aplikatu, eta kalitate, zerbitzu eta kosteari dagokienez, prozesuak optimizatuko dituelarik.

loading