Etorkinei beren kabuz moldatzen eta gizarteratzen laguntzeko ezagutzak, trebetasunak eta tresnak ematea izan zen ekimen horren helburua.
Kasu honetan, Magrebeko etorkin batzuk hautatu ziren, zeintzuen profila ondorengoa zen, oro har: langabeak, bizileku-baimenik gabekoak, etxebizitzarik gabekoak –ezta alokatuta ere–, etxebizitza-kontratua edo gizarte-laguntza lortzeko arazoak dituztenak, bertoko hizkuntzak nekez hitz egiten dituztenak eta gizarte-sareetan ez daudenak. Goierriko Caritas-ekin martxan jarri zen ekimen honen helburua, beraz, egoera larri hori arintzea izan zen.
Ekimena Goierrin (AMPOren egoitzaren kokalekua baita) garatu zen eta boluntarioek (AMPOko pertsona-talde bat barne) arlo hauetan lan egin zuten pertsona horiekin: hizkuntzak irakasten, lorezaintzan (hezkuntza eta prestakuntza, beren elikagaiak ekoitz zitzaten) etab.