ADIPEC ERAKUSTAZOKAN BISITA GAITZAZU

ADIPEC 2021 erakustazoka Abu Dhabin (UAE, Arabiar Emirerriak) ospatuko da azaroaren 15etik 18ra bitartean. Honako hau energia sektoreko mundu mailako ekitaldi garrantzitsuenetako bat da eta AMPO POYAM VALVES-ek bertan hartuko du parte, Abu Dhabi National Exhibition Centre deritzon konbentzio zentruko 9514 standean. (Hall 9)

Bertan gure produktu batzuk aurkituko dira ikusgai, nahiz eta katalogo osoaren inguruko informazioa ere aurkitu ahal izango den bertan. Hau guztiaz gain, AMPOren inguruko nobedadeak ezagutu ahal izango dira. Tartean, AMPO ARABIAko planta berriaren martxan jartzearen inguruko detaileak, produktu eta soluzio berrien garapenaren inguruko informazioa, etab.

Honenbestez, AMPOren soluzio, produktu eta zerbitzuen inguruan hitz egiteko bertan aurkituko gaituzue. 

Aktibitate hau ICEX-ek babestu du eta Europar Batasuneko FEDER programaren barnean ere kofinantziatutakoa izan da.

 

loading