NOR GARA

AMPO nazioarte mailako firma liderra da altzairu herdoilgaitzeko eta aleazio altuko galdaketako osagaietan, baita industriako aplikazio zorrotzenetarako balio teknologiko handiko balbuletan ere.
Bestalde, AMPO SERVICE lantaldearen bitartez, bezeroen beharrei berehala erantzutea bermatzen du munduko edozein lekutan: ekipamenduen aukeraketan eta euren martxan jartzean laguntza teknikoa eskainiz, aurreikusitako mantentze lanak eta mantentze – lan prebentiboak burutuz, formakuntza emanez, etab.
Erabat integraturiko fabrikazio prozesua
Nazioarteko erreferentziak
Pertsonengan oinarritutako proiektua
Espiritu berritzailea
700 pertsonatik gora
60 herrialde baino gehiagotan
Sektoreko enpresa garrantzitsuenen lankide
Abangoardiako teknologiak
Zerbitzu bikainarekin konprometituta
Bezeroarenganako orientazio argia
1964az geroztik
Identitatea
Misioa
AMPO pertsonetan oinarritutako proiektu bat da, non taldean lan eginez eta komunikazioan oinarrituz, pertsona, bezero eta kanpo laguntzaileen asebetetzea helburu duena eta honez gain, mozkinak lortuz printzipio kooperatiboen marko baten pean, pertsonen garapena eta bidezko garapen iraunkorra bilatzen duena.
Bisioa
Fundizioa, balbulagintza eta beste jarduera batzuk merkatu globalean eskaintzea, bezeroen beharrak asetzeko soluzioak emanez.
Balioak eta konpromisoak
- Bezeroen astebetetzea, etorkizuneko bermea izanik, lehentasun nagusia da.
- Pertsonen konpetentzia profesional mailarik altuena lortu, sormena ahalbideratu eta sustatuz eta etengabe berritzailea den proiektu bateko protagonistak bihurtuz.
- Talde lana, zeinaren oinarrian askatasuna, erantzukizuna eta lidergotza integratzen diren eta kantitate zein kalitatearekin betetzeko konpromisoan oinarrituta, efizientzia lortuz elkarbizitzan diharduten.
- Komunikazioa, informazioa eta gardentasuna, ezagutzak, esperientziak eta trebetasunak elkarbanatzeko, bai eta ardurak onartu eta gauzatu eta hauei lotuta egon daitezkeen arriskuak nork bere gain hartzeko.
- Hornitzaile, bezero eta gizartearekin gure proiektua elkarbanatzea, ilusioz beteriko eta oparoa den etorkizun bisio batekin.
- Kalitate, zerbitzu, koste eta segurtasun eta lan osasunarekin konpromisoa, honako hauek aktibitatearen giltzarri nagusi bezala ulertuz. Guzti hau bikaintasuna lortzeko helburuarekin.
Balore hauek AMPOk parte hartzen duen proiektu edota aktibitate oro konprometitzen ditu.