900 ANGELU BALBULA INDIAKO NALCO ALUMINIO BIRFINDEGIRAKO

AMPO POYAM VALVESek zerbitzu zorrotzerako 900 angelu balbula hornituko dizkio NALCO-ri (National Aluminium Company Limited) 2020.urtean. Indiako bauxita, alumina eta aluminiozko konplexu energetikorik handienetako bat da egun NALCO eta  “High Rate Tailing Thickener (HRT)” deritzon unitatea berritzeko proiektu bat jarri berri du martxan, non lohi zerbitzurako balbula berriak instalatuko diren. Unitate hau oso garrantzitsua da bauxita eta bestelako hondakinak banatu ahal izateko.

 

Ingeniaritza, eraikuntza eta erosketa kontratua Furnace Fabrica India Limited enpresari esleitu diote eta honek, aldi berean, AMPO POYAM VALVES-engan jarri du konfidantza guztira 900 balbula diseinatu eta ekoizteko. Balbula hauek askotarikoak izango dira; angelu balbulak, baioneta balbulak, hiru ibilbideko balbulak, akzio zuzeneko angeluko balbulak eta lift check erretentzio motakoak.

 AMPO POYAM VALVES-en esperientzia eta ezagutza teknikoek ahalbidetu dute proiektu honetarako balbula soluzio optimoak garatu ahal izatea, bai materialei dagokienez, bai diseinuari dagokionez eta baita balbulen errendimenduari dagokionez ere. Are eta gehiago, birfindegian balbulek bizi beharko duten lohi zerbitzu zorrotza kontuan izanik.

15.000 metro karratu inguruko azalera duen AMPO INDIAko plantan ekoiztuko dira balbula guzti hauek. Planta hau Coimbatoren (Tamil Nadu), Indian, dago eta balbulen muntaiarako instalakuntzak, proba bankuak, margoketarako instalakuntzak eta bidalketak burutzeko guneak ditugu bertan. Honez gain, 72” bitarteko balbulak diseinatu eta ekoiztu ditzakegu hemen.

1978. urtetik neurrira egindako balbulak hornitu dizkie AMPO POYAM VALVES-ek alumina birfindegiei eta gaur egun lohi-zerbitzurako angelu balbulen diseinu eta ekoizpenean munduko lider kontsideratzen da. Merkatu honetan dugun erreferentzia zerrenda zabalari eta gure alumina balbulen errendimendu bikainari esker, NALCOrekin duen lankidentza indartu ahal izan du AMPOk azken urteotan. Honen ondorioz, NALCOren instalazioetarako zerbitzu zorrotzeko balbulen ohiko hornitzailea da egun AMPO.

 

NALCO-ren alumina birfindegia Damanjodi, Odishan, kokatuta dago, Panchmapmali bauxita meategitik 14 km-ra gutxi gorabehera. Lortutako bauxita meategitik birfindegira kable bidezko zinta baten bidez garraiatzen da, zeinek 14,6 km-ko luzera eta orduko 1800 tona (TPH) garraitzeko ahalmena duen. Erazitako alumina Angul-eko aluminio galdategira (Odishan) eta Vizcag portura (Andhara Pradesh) garraitzen da trenbide bidez.

 

Alumina birfindegiaren gaur egungo ahalmena 22,75 lakh TPA-koa da eta ustiatutako alumina aluminio primarioa ekoizteko erabiltzen da. Alumina soberakina bestalde, beste merkatu batzuetara esportatzen dute.

loading