EXXON MOBIL NIGERIARENTZAT NEURRIRA EGINDAKO BALBULAK, 10-12 ASTEETAN

AMPO POYAM VALVES-ek Nigeriako OSO 57C Production Optimization proiektuarentzat neurrira egindako boladun balbula forjatuak eta erretentzioko balbulak diseinatu eta ekoiztuko ditu. Berau Nigeriako kostaldean dago kokatuta, Akwa Iborn estatuan, Bonny deritzon badian, kostaldetik 12 miliatara gutxigora behera eta Qua Iboe Terminaletik (QIT) hegomendebalderuntz, 30 miliatara.

 

Proiektu honetarako 14” bitarteko 3 pieza forjadun boladun balbulak (trunnion diseinuarekin) eta erretentzioko beste hainbat balbula ekoizten ari da egun AMPO. Pieza hauen presioa 900 eta 2500 libera bitartekoa izango da. Honez gain erretentzioko balbulen asentuak Stellite materialarekin estalduak joango dira, balbula hauen errendimendua hobetzeko helburuarekin.

 

Produktu guzti hauek 10-12 asteetan entregatuko dizkio AMPOk bezeroari, AMPO POYAM VALVES-ek eskaintzen dituen Fast Track zerbitzuak medio.

 

Exxon Mobil Nigeria erabiltzaile finalak eta Chenotech Nigeria SL ingeniaritzak AMPOrengan jarri dute konfidantza proiektu honetarako euren balbulen beharrei erantzuteko, AMPOren malgutasuna eta esperientzia medio, besteak beste.

loading