BEASAINGO INSTITUTUKO IKASLEEN BISITA

Joan den martxoaren 14an Beasaingo BHI Institutuko 24 ikasleren bisita jaso genuen AMPOn. Gazte hauek batxilergoko ikasleak ziren, zeinak ekonomiarekin zerikusia duten gaiak jorratzen ari diren egun, beste hainbat ikasgaien artean.

Ikasle hauen helburu nagusia AMPO bezalako enpresa baten errealitatea gertutik ezagutzea zen. Horretarako, AMPOren aktibitatearen inguruko aurkezpen orokor bat edukitzeaz gain, gure instalakuntzak ezagutzeko aukera ere izan zuten, produktuen fabrikazio prozesua bertatik bertara ezagutuz.

AMPOk urte asko daramatza ikasle ezberdinen bisitak jasotzen, besteak beste hezkuntzan sinesten dugulako, eta hezkuntzak gizarte eta pertsonen garapenean eraginik handienetarikoa duen faktore bat dela ulertzen dugulako.

loading